A.P.E.L. burasoen elkarteak familien eta Ikastegiko partaide guzien laguntzea du helburu. Bere xedea du kolegioko anima-zio ta bizian parte hartzea, burasoak ordezkatzea eta familieri laguntza konkretua ekartzea ikas eta hezkuntza lanetan.
Dona Mariako A.P.E.L.-aren ildoak :
HAURTXOAK elkarteak ordezkatzen eta elgarretaratzen ditu San Josep
eskola ta Dona Maria kolegioko ikasle elebidunen burasoak. Urtean
zehar burutu ekitaldi desberdineri esker ikasle horien xedeak
gauzatzen ahal dira : ateraldi edukatiboak, antzerkia euskaraz, bertze
ikasle elebidunekilako harremanak eta material pedagogikoaren
erosketa. Horrela, lehen mailako ikasleek euskara lantzen segi
dezakete Dona Maria kolegioan baldintza hoberenetan.